XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bidearen azpitik eta gero eta nabarmenago agertuz doa kanpus unibertsitarioa, eta Ibaeta eta Igarako auzoak.

Baserriak, hiritik aldenduz goazen heinean mendiaren hegal desberdinetan sakabanatuz doaz.

Berehala hartzen da Igeldo auzoraino heltzen den errepidea, eta hemendik Etumeko bideraino jarraitzen da.

Behin zelaia zeharkatu eta gero Pilotegiko bidera iritsiko gara, eta honek zuzenean garamatza aipatu Igeldo auzoraino.

Igeldo Auzoa - Mendizorrotz

Igeldo Auzotik Aita Orkolagaren ibilbidean barrena zentru meteorologikoraino jarraitzen da, Garoa Kanpinetik pasatuz Mendizorrotz ingururaino; paraje hau nahastezina da, bere antena bereziengatik.

Leku honetan dagoen etxeari Polipaso esaten zitzaion garai batean.

Mendizorrotz - Orio

Hemendik aurrera, gaur egun zementuz estalitako pista jarraitzea besterik ez da gelditzen, mendi-katearen goiko partetik doan pista, itsaso zabalarekin paraleloan.

Beherantz hasten den unean eskuinetara, itsasoaren norabidean, abiatzen da Kukuarriko gainera doan pista, gure geografiaren talairik zoragarrienetako bat; pista hori gure ibilbidetik kanpo dago, ordea.

Beherakoan, Munieta baserritik pasatuko gara; behin baserria igaro ondoren eta gertuko bihurgune batean hareharrizko lauzaz osatutako galtzada zahar bat hartzen da.

Honi Igeldoko bidea esaten zaio.

Aganduru baserrira iritsi baino zertxobait lehenago desagertzen da bidea, eta hemendik beherantz jarraitzen da, autopista zeharkatu arte.

Igoera labur baina gogor baten ondotik, asfaltu gainean jadanik, San Martin Toursekoaren ermitara iristen da bidea.

Puntu honetatik eta Kalbario-bideari jarraituz Orio bertaraino helduko gara.

Gaur egun Ostiral Santuz soilik erabiltzen da bide hori, lehenago Ostegun Santuz eta Santa Kruz egunez ere bai.

Orio XIV. mendearen bukaeran izan zen Hiri izendatua.

Bere historian zehar herriak edukitako garapenak jakin izan du bateratzen alde zaharraren xarma eta bere arrantzarako tradizioa, nekazaritzako eta industriako iharduerekin nahasiz.

Alde zaharrean hareharrizko eraikuntzak nabarmentzen dira kale estu eta bihurgunetsuak, San Nikolasi eskainitako parroki elizak Kale Nagusiaren gainean duen pasagune bitxiarekin eta atalburuetako askotan ikusi ahal diren grabatuak.